エピソード

  • #84.- Maria Zubizarreta, armiarma kobazuloan
    2024/12/05
    Bizitza bidaia bat da, baina, Maria Zubizarretaren kasuan are gehiago. Zaldibarren gurasoek zuten tabernatik atera zenean mundu osotik bidaiatzeari ekin zion. Hego amerikan ibili zen, Europa osoan zehar gero, Palestina ezagutu zuen, Israelgo Estatua ere bai, gero Egipto… eta horrela Holandara iritsi arte. Oihalak egiten ditu, eta berak esaten duenez, pertsonak babesteko ahalmena dute. Armiarma izateaz gainera Sorgina ere bada. Eta arte obrak egiten ditu ehuntzearen ehuntzez. Bere kobazuloko ateak zabaldu dizkigu Barruan Gauderen denboraldia amaitzeko.
    続きを読む 一部表示
    42 分
  • #30.- Xabier Peritz Mendizabal, Euzkitze baserrikoa
    2021/06/03
    Bertsoa etxeko sukaldean entzun zuen lehenengoz Xabier Euzkitzek. Aitaren eta amaren arteko zirtoak eta Gloria Fuertesek espainiar telebistan egiten zituen hitz joko eta errimak oso ondo oroitzen ditu azkoitiarrak. Oso bizkor iritsi zen plazetan handienekin abestera, eta agian bizkorregi utzi zuen oholtza, arrazoi politikoak medio. Telebistan karrera oparoa egin du aurkezle gisa 80ko hamarkada amaieratik gaurdaino, aitzitik, ez dio inoiz uko egin bertsolariaren tituluari. Zarauzko bere etxean sartu ditugu mikrofonoak.
    続きを読む 一部表示
    58 分
  • #23.- Luistxo Fernandez: Ni naiz Spartacus
    2020/04/10
    Luistxo Fernadez (Eibar, 1966) Egunkariaren sortzaileetako bat da. Kazetaria. Baina teknologiaren oihanera salto egin zuen, haren lilurak erakarrita, lagun batzuekin batera Codesyntax sortu zuenean. Ozpina da, garratza, eta era berean sinpatikoa eta jatorra. Hori bai ez espero zurikeriarik haren partetik. ‘Etxepare Porno. zibernetika euskaratzeko metodoa’ liburua idatzi zuen 1998ean, eta Sustatu.eus 2001ean, baina euri gehiegi egin du ordutik. Orain Egunean Behin plataforma ospetsuaren arduradunetako bat da. Snookerraz, ADN mitokondrialaz eta internetez hitz egin dugu, besteak beste. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.
    続きを読む 一部表示
    58 分
  • #24.- Joxe Mari Agirretxe: Irriaren militantea
    2020/04/12
    Joxe Mari Agirretxek (Lasarte-Oria, 1964) pailazogintzari eman dio bizitza osoa. Ezagunagoa egingo zaizu agian bere pailazo izengoitia: Porrotx. Aitarekin boxeoa ikusten zuen Urtain-en garaian, eta Xabier Arzalluzen mitinetara laguntzen zion baita. Gazterik, Jarrai-n sartu eta Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Lasarte-Orian. Garaiotan hasi zuen baita bere pailazo ibilbidea Takolo, Pirritx eta Porrotx hirukotean. Azkenean pailazogintza ogibide bihurtu eta urte mordoa darama irriaren militante lanetan. Belaunaldi batek baino gehiagok egin du barre Porrotxekin. Orain Pirritx, Porrotx eta Marimototsek osatzen dute hirukoa, eta sekulako lantaldea dute atzean. Agirretxek bere baserriko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi?
    続きを読む 一部表示
    1 時間
  • #25.- Juan G. Andres eta Barruan Gaude-ren ahizpa bikia
    2021/04/12
    Martxan da berriz ere Barruan Gaude podcasta. Berritasunekin gatoz gainera, izan ere, EiTB Podkast plataforman ekoitziko ditugu gure atalak hemendik Aurrera. Eta hori gutxi balitz Barruan Gaude-k gazteleraz egingo den ahizpa bikia izango du: Estamos Dentro. Berau gidatuko duen Juan G. Andres kazetariaren etxean sartu gara denboraldi berria hasteko asmotan. Erredakzioak mehar-mehar, erdi hutsik, dauden garaiotan kazetaritza ogibide duin bihurtzeko abilezia du Andresek. Hainbat hedabidetan idatzi izan du eta Zinemaldian lanean aritzeaz gainera audiogintzan ere sartu da buru belarri. Jarri kaskoak eta entzun!
    続きを読む 一部表示
    33 分
  • #26.- Iban Urizar ‘Amorante’, folklorea eta autotunea besarkatuz
    2021/05/07
    Hamaika proiektutan entzun dugu Iban Urizarren tronpetaren hotsa. Musikaria da, musika irakaslea eta, batez ere, aita. Eta ‘Amorante’ gisa sinatzen du bere bakarkako proiektuan, Rodrigo Amarante eta Enrique Morente musikarien nahasketatik sortutako ezizena, bere filiak argiki salatzen dituena. Pandemiak Elgoibar gorriz margotu duen egun batean egin dugu hitzordua musikariaren gotorlekuan. Jantzi kaskoak eta adi!
    続きを読む 一部表示
    54 分
  • #27.- Aitor Merino, Espainiaren erdigune geografikoan bizi da
    2021/05/12
    Badira 30 urte inguru Aitor Merino aktore eta zinemagilea Madrilen bizi dela. Ez edonon gainera, Espainiaren erdigune geografikotik 100 metrora du bere habia. ‘Asier eta Biok’ pelikularekin espainiarrei Euskal Herria azaltzen saiatu zen eta orain ‘Fantasia’ amaitu du, bere familiaren barrunbeak erakutsiko dituen dokumentala. Komeni zaionean donostiarra da, nahi duenean iruñarra eta aitortzen du madrildarra ere badela. “Madril oso handia da, Madril asko daude hiriaren barruan”, dio. Guk berea ezagutuko dugu.
    続きを読む 一部表示
    57 分
  • #28.-Isabel Cadenas Cañon, isiltasunaren arrakaletatik
    2021/05/20
    Madrilgo Lavapies auzoan bizi da Isabel Cadenas Cañón basauritarra. Isiltasunaren arrakaletan arakatzen ibili da azken urteotan eta horren emaitza da ‘De eso no se habla’ podcast ederra. Audiogintza du ogibide eta Euskadi Irratian, Deutsche Welle irrati alemaniarrean eta Radio Ambulanten kolaboratu du, besteak beste. ‘Poética de la ausencia’ saioaz gain, bi poema liburu argitaratu ditu; ‘Irse’ eta ‘También eso era el verano’. Doktorea da Ikasketa Kulturaletan eta Historia Kulturala irakasten du New York University-n, baina, akademiatik ihesean dabil azken boladan. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.
    続きを読む 一部表示
    58 分